JARDUERAK 2020 – 2021 IKASTURTEA
BULEGUKO ORDUTEGIA
10etatik 13etara eta 17etatik 20etara (astelehenetik ostiralera).
Normaltasun berriari buruz indarrean dauden arauak errespetatzea
Eskuetako higienea jarduera bakoitzaren sarreran.
Banakako maskara, beharrezkoa denean.
Material propioak: koltxoneta, toalla, manta (ezingo da utzi Auzo Elkartean).
Tenperatura hartzea, beharrezkoa bada.
Zalantzarik izanez gero, etxean egon eta osasun-zerbitzuekin harremanetan jarri.
Jarduera guztietan izena emateko epeak
Bazkideak Irailaren 7etik plazak bete arte.
Bazkide ez direnak irailaren 10tik aurrera (bazkide egiteko epea urtarriletik maiatzera bitartekoa da). Ez da aurre-izen-ematerik onartuko telefonoz.
Izen-ematea behin betiko egiteko ordainketa
Aurreinskripzioa egin ondoren, formularioan emandako kontu-zenbakietan sartu behar da eskatutako zenbatekoa, eta ordainagiria bi eguneko epean Auzo Elkartean entregatu. Egun horiek igarotakoan, aurreinskripzioa baliogabetuta geratuko da, eta erreserbako hurrengo pertsonari emango zaio plaza.
Adi!.- jarduerarekin kurtso osoan ez jarraituz gero, aurretiko izen-ematearen ordainketa galduko da. Kurtsoaren zehar baja eman eta gero, klasera joateko eskubidea galduko da.
BAZKIDEAK: bazkide agiriak ekarri beharko dute eta 2021ko ekaineko kuota ordaindu beharko dute, aldez aurretik, kurtsoa 2020ko urrian hasiko dutela eta 2021ko ekainean bukatuko dutela ziurtatzeko.
BAZKIDEAK EZ DIRENEK: aldez aurretik 18€ gehi ekaineko kuota ordaindu beharko dituzte, kurtsoa 2020ko urrian hasiko dutela eta 2021ko ekainean bukatuko dutela ziurtatzeko.
GAINONTZEKO ORDAINAK
URRIAN: hiru hileko ordaina (banku edota kutxaren bidez) 2020ko urria, azaroa eta abendua.
URTARRILEAN: hiru hileko ordaina, hau da, 2021ko urtarrila, otsaila eta martxoa.
APIRILEAN: bi hileko ordaina, hau da, 2021ko apirila eta maiatza (ekaineko kuota irailean ordainduzenuten, berme moduan).
ORDAINAK ITZULTZEKO BALDINTZAK
Hilabete bateko itzultzea lortzeko, aurreko hila bukatu baino lehen elkartearen bulegoan jakinarazi behar duzue. Itzulitako ordainagiri guztiek 3 euroko errekargua izango dute.
Kurtso honetan oraindik mantentzen dugu Udaletxearekiko hitzarmena beraz, gure prezioak merkeak dira.
Gasteizen, 2020ko ekainaren 1ean.
ZUZENDARI BATZURDEA
IRADOKIZUNAK EGITEKO BUZOI BAT ESKURA DUZUELA GOGORATZEN DIZUEGU. BAITA GURE WEB ORRIA ERE: www.sanmartin.elkarteak.net.
Deja una respuesta